Guuk Gipuzkoa Basketek eta Ander Martínezek hitzarmena sinatu dute kontratua denboraldi batez luzatzeko. Ander 2021eko uztailean iritsi zen taldera, eta une horretatik aurrera, lana eta esfortzua oinarri hartuta, zaletasuna poltsikoan sartzea lortu du.
Aurreko denboraldian, madrildarrak 7,6 puntu eta eta 3,4 errebote lortu zituen partida bakoitzeko. Play Offeko bost partidetan, 10 puntu eta 4,6 errebote lortu zituen.
Anderrek berritu berri, sei jokalari hauek ditugu datorren denboraldirako: Aitor Zubizarreta, Xabi Oroz, Mikel Motos, Mike Carlson, Manex Ansorregi eta Ander Martínez bera. Sei jokalarietatik, bostek gure elastikoa defendatu zuten aurreko denboraldian, modu bertsuan taldearen oinarria sendotzen dugu. Datozen asteetan 2023 – 2024 denboraldiko izenen berri iematen jarraituko dugu.
0 iruzkin