GUUK GIPUZKOA – CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD (12:00)

Gaur goizean Lolo Encinasek igandean Caceresen aurka jokatuko duten partida aztertu du prentsa aretoan.

Lehiaketa itzuli da eta Lolok taldea neurketari begira nola dagoen kontatu du. “Gogo handiz gaude igandean jokatzeko, oso hilabete arraroa izan delako. Dagoeneko jolastu nahi dugu eta gainera etxean”. Encinasek ere Mikel Motos deialdian izango dela baieztatu du. “Hobeto dago, eboluzionatzen ari da eta deialdian sartuko da”.

Caceresen egongo da aurrean, sailkapeneko hamahirugarren postuan, 6 garaipen eta 15 porrotekin. “Lehen itzulikoa ez bezalako taldea da, puntuak, talentua eta esperientzia fitxatu baititu, hala nola, Hasbrouck, Vasileiadis, Borovnjak”. Lolok partidaren gakoa jakinarazi du. “Batez ere, ez dezatela erraz saskiratu, jende saskiratzaile hona direlako eta, egiten dutenean, hazi egiten direlako. 5 bider 5 jokarazi behar zaie, eta konfiantza izan behar dugu gure defentsarako arauetan; izan ere, zalantzekin bagaude, jende horrek zigortu egiten zaitu”.

Azkenik, Agustin Alvarezen omenez minutu bateko isilunea egingo da. Gainera, taldeak krespoi beltz bat eramango du kamisetan, klubeko medikua izandakoaren omenez. “Urte askotan klubeko medikua izan den Agustín Álvarez doktorearentzat oroitzapen bat bidali nahi nuke. Klubaren izenean besarkada bat bidali nahi diot bere familiari”.