GUUK GIPUZKOA – CB ALMANSA CON AFANION (19:30)

Gaur goizean Lolo Encinasek kominikabideekin hitz egin du Almansaren aurkako urteko azken partida aztertzeko.

Taldeak garaipena nahi du Angulas Aguinaga Arenan jokatuko den urteko azken neurketan. “Agian giro gehiago dagoen datak dira, eta jende gehiago dagoenean asko nabaritzen da. Ea urtea etxean garaipen batekin amaitzen dugun”.

CB Almansa con Afanion izango da aurrez aurre, hamahirugarren postuan dago sailkapenean, 4 garaipen eta 9 porrotekin. “Aurrean arrisku handia duten taldea da, 4 irekirekin jokatzen baitute eta asko erabiltzen baitute 3 puntuko lerroa. Posizio oso altuetan egon behar dugu, edo bestela hirukoitz asko botako dute”. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Sergi Costa, maila bikainean jokatzen ari dena, eta Jaime Fernandez, beheko zutoin asko jokatzen duen barnealdea.

Mikel Motos zalantza da biharko partidarako. “Atzo entrenamenduaren zati bat egin zuen, baina nola eboluzionatzen duen ikusi behar dugu. Ea bihar zer moduz dagoen”.