
27 Jan GUUK GIPUZKOA – CLUB OURENSE BALONCESTO (19:00)
Guuk Gipuzkoak bihar hasiko du bigarren itzulia Angulas Aguinaga Arenan
Gaur goizean Lolo Encinasek Club Ourense Baloncesto taldearen aurkako partida aztertu du komunikabideen aurrean.
Bigarren itzulia asteburu honetan hasiko da eta talde guztiak horretarako prestatzen ari dira. “Hilabete bizia izaten ari da eta jendeak orain estutuko duela nabari da. Bigarren itzuli honetan uste dut partida bat gehiago dugula etxean kanpoan baino, eta garrantzitsua izango da partidak hemen ateratzea, horrek goian seguru mantenduko baikaitu”.
Aurrean Club Ourense Baloncesto egongo da, sailkapeneko hamahirugarren postuan, 5 garaipen eta 12 porrotekin. “Entrenatzailea aldatu dute, beraientzat garrantzitsuak diren jokalariak ere aldatu dituzte. Zamora itzuli da, asko saskiratzen duen jokalaria da eta liga hasieran zuten joko ezberdina ematen die. Manjgafic ere badute, zelaia asko irekitzen diena baina zutoinean ere ondo jokatzen duena”. Lolok topaketaren gakoen berri eman du. “Gakoetako bat izango da nola defendatuko dugun 3ko lerroa, oso ondo erabiltzen ari direlako. Bestalde, Williams eta Willet gelditu beharko ditugu lehen segundoetan, trantsizioko abiaduragatik. Eta, taldearen aldetik, defentsa-maila hori etxean mantentzea”.