GUUK GIPUZKOA – CLUB OURENSE BALONCESTO (88-89)

Partida Angulas Aguinaga Arenan hasten zen erritmo altuarekin, 5-4 (2. min). Guuk Gipuzkoaren lehen abantaila partida hasieran Carlson, Sollazzo, Delas eta Orozen saskiraketeei esker, 13-7 (4. min). Partida erritmo bizian jokatzen zen eta etxekoek ez zuten abantaila mantentzea lortzen, 20-19 (7. min). Ourensek jaurtiketa libre eta hiruko jaurtiketatik saskiratzea lortzen zuen markagailuari buelta eman eta lehen laurdena 5 puntuko abantailarekin bukatzeko, 25-30.

Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoaren erantzunarekin hasten zen, 10-0ko partzialarekin 5 puntuko abantaila berreskuratzeko, 35-30 (13. min). Abantaila 8 punturaino iristen zen Sollazzoren bi gehi batarekin, 38-30 (14. min). Ourenseren lehen puntuak laurdenaren erdialdera iristen ziren 6,75tik, 38-33. Orozek saskiraketak lortu arren, Ourensek markagailua irauli eta partida berdintzen zuen, 43-43 (18. min). Ourensek atsedenaldira iritsi orduko markagailuari buelta eman zion eta aurretik joaten zen atsedenaldira, 47-49.

Aldageletatik bueltan eta Ourensek abantaila handitzen zuen, 47-51 (21. min). Guuk Gipuzkoak buelta ematen zion markagailuari 6-0ko partzial baten ostean, 53-51 (23. min). Kolpe trukea ondorengo minutuetan, Guuk Gipuzkoak aurretik une oro, 61-56 (26. min). Orozek pistatik alde egin behar zuen laurdena amaitzeko 3 minutu falta zirenean lesio txiki baten ondoren. Ourensek berriro berdintzen zuen partida laurdenaren amaieran, 65-65.

Azken hamar minutuetan lau puntu jarraian lortzen zituzten gipuzkoarrek, 69-65. Laster erreakzionatzen zuen Ourensek, beste 5 punturekin jarraian markagailua irauliz, 69-70 (33. min). Partida amaitzeko bost minutura, 74-74, parekotasunik handiena. Taldeak txandakatzen ziren eta azken minutura 85eko berdinketarekin iristen zen partida. Ourenseren hiruko batek 85-88ko markagailua uzten zuen bukaeratik 13,4 segundora. Guuk Gipuzkoak ez zuen asmatzen 6,75etik eta gainera Ourense jaurtiketa libreen marrara joaten zen, amaieratik 2.7 segundora, 85-89. Jaworskiren hiruko bat ez zen nahikoa eta Guuk Gipuzkoa 88-89 galtzen zuen etxean.