
03 Feb GUUK GIPUZKOA – GRUPO ALEGA CANTABRIA (21:00)
Gaur goizean, Lolo Encinasek agerraldia egin du komunikabideen aurrean, igandean Grupo Alega Cantabria taldearen aurka jokatutako duten partida aztertzeko.
Taldeak entrenamenduei ekin die gaur eta igandeko partida prestatzen hasi da. “Bost egunetan bi partida joan zaizkigu, badakigu azken minutuetan joan direla eta hori asko aldatzen da gaur egongo zinatekeen lekuan, normala da izorratuta egotea. Orain horri buelta eman behar zaio, etxean jokatzen dugu, bi entrenamendu ditugu Kantabriaren aurkako partida ondo prestatzeko eta etxean jokatzen dugula erakutsi behar dugu”.
Aurrean Grupo Alega Cantabria izango du, sailkapeneko hamargarren postuan 9 garaipen eta 10 porrotekin. “Niretzat ez da ohiko mailara igo berria, Zilarrezko LEB mailatik igotako jokalariak baitituzte, Urrezko LEB mailakoak direnak, eta asko heltzen diete partidei. Gainera, bere entrenatzaileak azkeneraino borrokatzeko espiritu hori ematen die”. Lolok partidaren gakoa jakinarazi du. “Indar handiz jokatu behar dugu, bestela gainetik pasatuko baikara, hori da niretzat igandeko gakoa”.
Azkenik, jendea Angulas Aguinaga Arenara igotzera animatzen du. “Badakit ordua ez dela onena, baina norbait igo badaiteke, ekarpena egiten duen oro ongi etorria izango da”.