GUUK GIPUZKOA – GRUPO ALEGA CANTABRIA (96-70)

Gaueko partida Angulas Aguinaga Arenan hasten zen Delasen saskiraketarekin, 2-0. Guuk Gipuzkoak oso partida serioa egiten zuen erasoan eta defentsan eta 11 puntuko abantaila hartzen zuen, 15-4 (5. min). Lehen laurdeneko aldeari eusten zion Guuk Gipuzkoak, nahiz eta Kantabriaren hirukoei, 21-12 (9. min). Anderren hiruko batek ixten zuen lehen laurdena, 24-14.

Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoa bikain batekin hasten zen hiruko jaurtiketatik, Jaworskik bi eta Berazak batekin, 33-17 (12. min). Etxekoen aldea 19 puntura iristen zen Nurgerrek jaurtiketa libre bat egin ondoren eta Anderren 5 punturi esker, 39-20 (15. min). Kantabriaren alde amurrizten saiatzen zen baina Guuk Gipuzkoak eutsi egiten zion markagailuko aldeari, 45-28  (18. min). Kantabriak bost puntu sartzen zituen laurdenaren azken txanpan eta Berazak atsedenaldirako segundo bat baino gutxiagora sartutako saskiratzeak markagailua, 47-33 uzten zuen.

Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta Guuk Gipuzkoak bere partida bikainarekin jarraitzen zuen defentsan zein erasoan. Carlsonek hiruko batekin, Sollazzok bi punturekin eta Jaworskik 5ekin markagailuko alderik handiena ematen zioten, 20 puntu, 57-37 (25. min). Abantaila berdinarekin bukatzen zen hirugarren laurdena, 67-49.

Azken laurdena nahi bezala jokatzen zuen Guuk Gipuzkoak, laurdenaren erdian 28 puntuko abantaila erosoa mantenduz, 84-56 (35. min) Jaworski, Carlson eta Zubizarretak partida itxi eta Guuk Gipuzkoa garaipenaren bidera eramaten zuten, 96-70.