GUUK GIPUZKOA – HLA ALICANTE (77-67)

Guuk Gipuzkoaren eta HLA Alacanten arteko partida hasten zen Angulas Aguinaga Arenan 4-4 (1. min). Gipuzkoarren lehen abantaila 14-0ko partzial baten ondoren, 16-4 (5. min). Sollazzo, Jaworski eta Delasen ekarpenek 15 puntuko abantaila eman zioten Guuk Gipuzkoari, 21-6 (7. min). Azken txanpan erreakzionatzen zuen Alacantek, lehen 10 minutuen amaieran 11 puntura aldea uzten, 24-13.

Bigarren laurdenari hasiera emateko Zubizarretak 5-0ko partziala lortzen zuen eta berriro +16koa jartzen zuen (12. min). Bisitarien partziala 0-6koa zen markagailuan berriro ere tartea jaisteko, 29-19 (14. min). Guuk Gipuzkoak partziala itzultzen zuen, 34-19 (15. min). Alacantek 10 puntuko aldea jartzen zuen, 8 puntu jarraian sartu ondoren, 34-27 (17. min). Guuk Gipuzkoak erantzuten zuen Jaworski eta Berazaren hirukoekin eta Sollazzoren saskiraketarekin, 42-27 (18. min). 12 puntuko abantailarekin joaten zen Guuk Gipuzkoa  atsedenaldira, 44-32.

Hirugarren laurdena kolpe trukearekin hasten zen, 49-36 (23. min). Bazirudien Alacantek markagailuko aldea murriztu zezakeela 9tan utziz baina Guuk Gipuzkoa oso serio ari zen partidan +18a berreskuratzen Oroz, Delas, Sollazzo eta Jaworskiren saskiraketei esker, 61-43 (27. min). Alacantek 6 puntu jarraian lortzen zituen eta laurdena ixten zen, 61-49.

Alacantek azken laurdenari ekin zion, aldea gehiago murriztuz, 61-51 (31. min). Guuk Gipzukoak erreakzionatzen zuen 6,75etik, hiru saskiratuz, bi Jaworskik eta bat Anderrek, 70-53 (33. min). Guuk Gipuzkoak kontrolpean zuen partida amaierara arte eta denboraldiko hamargarren garaipena lortzen zuen, 77-67.