GUUK GIPUZKOA – JUARISTI ISB (18:00)

Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideen aurrean hitz egin du igande honetako derbiaz.

Lolok partida berezia izango dela azpimarratu du. “Astea berezia da derbia delako, gainera, hemen gauden asko Iraurgin izan gara. Iaz ez bezalako partida bat ikustea gustatuko litzaidake, guk irabaztea noski, baina, batez ere, giro ona egotea eta jendeak disfrutatzea”.

Aurrean Juaristi ISB egongo da azken-aurreko postuan garaipen 1 eta 6 porrotekin. Nahiz eta Lolo abisatu du “iaz urte bikaina egin zuten, batez ere amaieran. Maconda, Guridi edo Manex bezalako jokalariak oso onak dira lehen segundoetan. Buckinham aurrera pausoak ematen ari da, 4ean arriskutsua den jokalaria da eta Beñat Hevia, une bakoitzean baloia non jarri badakiena”. Lolok lehen minutuen garrantziaz ohartarazten du. “Niretzat gakoa da lehen segundoetan ondo sartzea eta saskiratze errazik ez uztea edo sufritzea tokatuko zaigu”.

Gainera, Guuken eskutik, Fan Zone/a itzuliko da, zaleak garaiz joan daitezen. 16: 15etik aurrera Basket lehiaketak, musika DJ Sanblazzen eskutik eta footruck gune bat. Lur azpiko aparkalekuan aparkatu ahal izango da 3 euroren truke, arratsalde osoan.

Azkenik, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, Guuk Gipuzkoa taldeko jokalariek eta staff-ak, bigarren eskuko azoka txiki bat egiteko arropa eman dute, eta bertan, jokalari bakoitza aritu den taldeen jantziak aurkitu ahal izango dira. Bildutako dirua NaturKlimaren Borondatezko Karbono Funtsera bideratuko da.