GUUK GIPUZKOA – JUARISTI ISB (85-76)

Gipuzkoar derbia hasten zen Angulas Aguinaga Arenan 2054 ikusleren aurrean. Juaristiren 2-9ko partzialarekin hasten zen partida. Aldea murritzen zuen Guuk Gipuzkoak Oroz, Jakstas eta Jaworskiren puntuekin 2, 9-11 (4. min). Partida hasiera bizia kantxaren bi aldeetan, Jaworski Guuk Gipuzkoaren jokalaria hoberena hasieran, 15-14 (7. min). Juaristi aurretik joaten zen lehen laurdenaren amaieran abantaila txiki batekin, 21-26.

Bigarren laurdena hasita Guuk Gipuzkoak erreakzionatzen zuen 12-0ko partzialarekin, 33-26 (12. min). Hiruko jaurtiketatik bikain aritzen ziren bi taldeak, Guuk Gipuzkoak 5 sartzen zituen eta Juaristik 2, 39-32 (15. min). Guuk Gipuzkoak 12 puntuko abantaila hartzen zuen, 44-34 (17. min). Guuk Gipuzkoak eroso mantentzen zuen 10 puntu baino gehiagoko aldea laurdenaren azken txanpan, atsedenaldira, 54-41 iristeko.

Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta oraingoan Juaristi zen 0-5eko partzialarekin aldea murrizten zuena, 54-56 (24. min). Guuk Gipuzkoaren lehortea Nurgerek hausten zuen, nahiz eta Juaristik hurbiltzen jarraitzen zen, 56-49 (35. min). Saskiratze trukeak Juaristirirentzat hobeto zihoan eta pixkanaka markagailuan hurbiltzen jarraitzen ziren, 64-59 (28. min). Delas eta Motosen puntuak ez ziren nahikoak eta Juaristi 3 puntura hurbiltzen zen laurdenaren amaieran, 70-67.

Azken laurdenean erabakiko zen dena, Carlsonek Guuk Gipuzkoarentzat sartutako hiruko batekin eta bisitarien jaurtiketa libre batekin hasiz, 73-68 (31. min). Talde bakar batek ere ez zuen saskiratzerik lortzen eta emaitzak berdin jarraitzen zuen (36. min). Juaristik 5 puntu jarraian lortu zituen, 73-73 (37. min). Aurretik jartzen zen Juaristi, 73-75. Jaworskik partziala hausten zuen, Guuk Gipuzkoa aurretik jarriz hiruko batekin, 76-75 (38. min). Juaristik partida 76na berdindu arren, ez zuen gehiago saskiratuko partida amaieran. Guuk Gipuzkoak 9-0ko partzialarekin ixten zuen partida eta garaipena eskuratzen zuen gipuzkoar derbian, 85-76.

Lolo Encinasen taldeak bosgarren garaipena lortzen du, eta garaipenaren bidera bueltatzen da datorren ostiraleko Lleidako bisita prestatzeko.