GUUK GIPUZKOA – MOVISTAR ESTUDIANTES (64-68)

Hamargarren jardunaldiari hasiera ematen zitzaion Angulas Aguinaga Arenan. Estudiantesen hasierako partziala 9-0koa zen lehen lau minutuetan. Orozek Guuk Gipuzkoaren lehen puntuak sartzen zituen, 2-9 (5. min). Jakstas jokoan sartzen zen Guuk Gipuzkoa markagailuan hurbiltzeko, 6-11 (7. min). Estudiantesek abantaila txiki bat zuen markagailuan lehen zati osoan, 11-18 (9. min). Jakstasek eta Anderrek aldea murrizten zuten azken txanpan, 15-19.

Bigarren laurdena Ander eta Nurgerren saskiraketekin hasten zen, 19-19 (12. min). Nurgerren bi gehi bat eta Delasen saskiratze batekin Guuk Gipuzkoa aurretik jartzen zen, 24-21 (14. min). Saskien trukea Guuk Gipuzkoa aurretik mantentzen zuten, 27-25 (17. min). Estudiantesek berriro berdintzen zuen partida atsedenalditik minutu batera, 32-32. Estudiantesek abantaila txiki bat lortzen zuen azkenean eta atsedenaldia iristen zen, 34-36.

Jaurtiketa libretik saskiratzen hasten zen Guuk Gipuzkoa hirugarren laurdenean baina bisitarien partziala 0-8koa zen, 35-44 (25. min). Zubizarretak saskiratzea zuen, baina Estudiantesek 11 puntuko errenta erosoa zuen, 42-51 (29. min). Jakstasen eta Delasen saskiraketekin bukatzen zen laurdena, 46-54.

Azken laurdena Anderren saskiraketarekin hasten zen eta Guuk Gipuzkoa markagailuan hurbiltzen jarraitzen zuen, 48-54 (31. min). Jaworskik eta Zubizarretak 3 puntura hurbiltzen zuten Guuk Gipuzkoa markagailuan, 58-61 (36. min). Angulas Aguinaga Arena festa bat zen Motosek markagailua 62-64 uzten zuenean amaierarako bi minutu baino gutxiagora. Estudiantesek 5 puntuko aldea hartzen zuen berriro, amaierarako 30 segundora. Jaworskik saskiratzen zuen, baina ez zen nahikoa eta partida 64-68 amaitzen zen.