GUUK GIPUZKOA – ZUNDER PALENCIA (75-66)

Guuk Gipuzkoa indartsua egiten da etxean eta Zunder Palentziari irabazten dio

Partida Angulas Aguinaga Arenan hasten zen intentsitate handiarekin eta saskiratze baxuekin, 2-2 (2. min). Lehen bost minutuetan markagailuak 5-5 berdinduta jarraitzen zuen. Guuk Gipuzkoak 6 puntuko aldea hartzen zuen Oroz eta Nurgerren saskiraketekin, 11-5 (7. min). Palentziak markagailua estutzen zuen laurdenaren azken txanpan eta etxekoen aldea 3 puntutan uzten zuen, 16-13.

Bigarren laurdenaren hasieran Motosek lortzen zuen Guuk Gipuzkoa aurretik mantentzea, 22-15 (13. min). Guuk Gipuzkoaren puntuak motosen eskutik iristen ziren, 4 minututan zortzi, 24-16 (14. min). Carlsonek denboraldi honetan debuta egiten zuen eta bere lehen puntua jaurtiketa librean lortzen zuen, 25-16. Palentziak aldea murrizten zuen jarraian bost punturekin, 25-21 (17. min). Jaworskik eta Jakstasek arnasa ematen zioten Guuk Gipuzkoari eta atsedenaldira 7 puntuko aldearekin joaten ziren, 32-25.

Zunder Palentzia estutzen zuen partida aldageletatik bueltan 4 puntu jarraian sartu ondoren, 32-29 (21. min). Jaworksi eta Jakstasen saskiraketekin Guuk Gipuzkoak 6 puntuko abantaila berreskuratzen zuen, 38-32 (23. min). Guuk Gipuzkoak aldea handitzen zuen Oroz eta Nurgerren puntuekin, 44-35 (25. min). Palentziak jaurtiketa libreetatik bakarrik lortzen zuen saskiratzea eta Guuk Gipuzkoak Nurger, Delas eta Sollazzoren puntuekin 9 puntuko abantailarekin bukatzen zuen laurdena, 48-39.

Azken laurdena 4 puntu jarraiekin hasten zuen Zunder Palentziak markagailua estutzeko, 48-43 (31. min). Anderrek hiruko batekin erantzuten zuen, 51-43 (33. min). 0-8ko partziala, partida 5 minutura berdinduta uzten zuen, 51-51. Guuk Gipuzkoaren saskiratze trukea 4 gora mantentzeko, 58-54 (36. min). Amaierarako bi minutura markagailua berriro ere 58ra berdintzen zen. Guuk Gipuzkoaren ondoz ondoko sei puntuk arnasa ematen zioten azken txanpari aurre egiteko, 64-58 (39. min). Palentziaren saskiratzearen ondoren Illunbek Jaworskiren hiruko batekin egiten zuen eztanda. Teknika batek amerikarrari eta hiruko batek Palentziari bizitasuna ematen ziotela zirudien, baina Guuk Gipuzkoak garaipenari ez zion ihes egiten uzten. Sollazzoren 6 punturekin eta Jaworskiren birekin partida ixten zuen, 75-66.

Guuk Gipuzkoa FIBA atsedenaldira joaten da, hiru garaipen jarraian lortu ondoren, laugarrena guztira.