Datorren igandean kutxak egongo dira Angulas Aguinaga Arenako 2. eta 5. ateetan, HAZTE VISIBLE kanpainaren baitan erabilitako betaurrekoak biltzeko. Kanpaina Senegalera bidaltzeko era guztietako betaurreko erabiliak biltzean datza, eta Senegalgo biztanleek umetatik pairatzen dituzten gaixotasun oftalmologikoak ahal den neurrian arintzea da helburua.
Betaurrekoak edukiontzietan bidaltzen dira Senegalgo MBOUR zentro oftalmologikora, BAOBAB Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez.
Garbera merkataritza-gunean, bilketa kanpaina maiatzaren 3an hasiko da, eta, pizgarri gisa, betaurreko pare bat eramaten duten pertsonei txartel bat emango zaie kirol klub ezberdinetako kamisetak eta sarrerak zozketatzeko.
Beraz, Gipuzkoa Basketek betaurreko erabiliak biltzeko kanpainarekin bat egingo du eta igandean, apirilak 21, Real Betis Baloncestoren aurkako partidan kutxak egongo dira Angulas Aguinaga Arenako 2. eta 5. ateetan.
Erabilitako betaurrekoek baliorik gabeko artikulua dirudite, baina Senegalgo pertsona askorentzat luxuzko artikulua dira, eta bizitza nabarmen hobetuko lukete. Beraz, gure zaleak animatzen ditugu eurenak eraman ditzaten eta kolaboratzen lagun dezaten. Eskerrik asko!
0 iruzkin