Henk Norel (1987) taldearen pieza garrantzitsua izatera dator Gipuzkoa Basketera. Bere 2.12 metrotako altuerarekin, Herbeheretan jaiotako pibota Endesa Ligan esperientzia handiarekin dator Donostiara eta taldearen erreferente garrantzitsuenetariko bat izango da dudarik gabe.
2005ean Norel Joventuteko harrobira iritsi zen, Endesa Ligan jokatzeko aukera eman zion taldea. Alicante Costa Blanca taldearekin Urrezko LEB ligan denboraldi bat jokatu ondoren, pibotak Joventuten behin betiko postua irabazi zuen 2008, eta talde kataluniarrean 4 denboraldi jokatu zituen.
2012an CAI Zaragozak fitxatu zuen, eta bertan 5 denboraldi egon zen, azkenekoan 10.2 puntu eta 6.1 erreboteko batezbestekoak eginez 13.3ko baloraziorako, taldearen titular eztabaidaezina izanez.
Gipuzkoa Basket berrian funtsezko izango den esperientzia eta kalitateko jokalaria.
0 iruzkin