HEREDA SAN PABLO BURGOS – GUUK GIPUZKOA (13:00)

Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideen aurrean hitz egin du taldeak igande honetan Burgosen jokatuko duen partidari buruz.

Lolok taldeak bizi duen dinamika onari eutsi nahi dio, etxeko azken garaipenaren ondoren. “Partida polita da taldearentzat. Ea une hau mantentzea lortzen dugun, uste dut dinamika hobean gaudela, pixkanaka nahi dugun tokian topatuz. Gu ondo lehiatzen eta partida irabazten saiatuko gara”.

Aurrean Hereda San Pablo Burgos izango du, hiru garaipen eta hiru porroteko balantzearekin. “Talde oso on bat dira, gainera esperientzia handia dute. Egia da bere egoera arraro samarra dela, baina guk partidan egon behar dugu. Palentziakoa errepikatu behar dugu han lehiatu ahal izateko”. Lolok taldearen gakoez ohartarazi du. “Ligako blokeo indirekto gehien jokatzen duen taldea dira, bai Mahalbasicentzat barneko baloiarentzat, bai Hermansonentzat kanpokoarentzat, ligako jaurtitzaile onenetako bat baita, orduan jokoa pixka bat ezberdina da. Gainera, orain Rupnikekin beste joko-sortzaile bat dute, lehen ez zutena”.

Lolo Encinasen zalantza bakarra Adam Sollazzo izango da, aste honetan entrenamendu batean ezustekoa izan eta gero.