HEREDA SAN PABLO BURGOS – GUUK GIPUZKOA (83-74)

Partida Coliseumen hasten zen Jaworskiren bi hirukoekin, 3-6 (2. min). Kolpeen trukea topaketaren hasieran, berdintasuna mantentzen zuten markagailuan, 10-11 (4. min). Talde bakar batek ere ez zuen markagailuan abantaila hartzen eta Guuk Gipuzkoarentzat, Jakstasek eta Anderrek saskiratzen zuten, 19-21 (9. min). Lehen laurdena bi puntuko abantailarekin bukatzen zuen Guuk Gipuzkoak, 21-23.

Bigarren laurdena Zubizarretaren hiruko batekin hasten zen, 21-26 (11. min). Burgosen erantzuna ere 6,75etik iristen zen, markagailuari buelta emateko, 27-26 (12. min). Orain partziala Guuk Gipuzkoarena zen, 0-5ekoa, 27-31 (min 14). Etxekoen beste partzial bat, 8-0koa, markagailuari buelta ematen zion, 35-31 (17. min). Nurgerren jaurtiketa libre batek eta Jaworksiren hiruko batek 35-35 berdintzen zuten partida (18. min). Bi puntuko abantailarekin iristen zen atsedenaldira Burgos, 41-39.

Aldageletatik bueltan, Jaworskik partida berdintzen zuen, 41-41. San Pablo Burgosek 9 puntuko aldea lortzen zuen, 50-41 (22. min). Sollazzoren hiruko batek eta Jaworskiren bi gehi batek Guuk Gipuzkoa 3ra hurbiltzen zuten, 50-47 (25. min). Sollazzo jokoan sartzen zen eta beste hiruko batekin eta errekuperazio eta saskiratze batekin markagailuari buelta ematen zion, 50-52 (26. min). Partziala orain Burgosentzat zen, 7-0ekoa, berriro aurretik jartzeko, 57-52 (28. min). Etxeko taldearen 7 puntuko abantailarekin bukatu zen hirugarren laurdena, 61-54.

Azken laurdena Motosen hiruko batekin hasten zen, 61-57. Anderrek bi puntuko aldea uzten zuen, 61-59 (32. min). 6 puntuko aldea zuten etxekoek amaierarako bost minuturen faltan, 65-59. Guuk Gipuzkoa markagailuan hurbiltzen saiatzen zen Zubizarretaren hiruko batekin, baina Burgosek berriro abantaila garrantzitsua hartzen zuen markagailuan, 72-64 (27. min). Jaworskik, 5 puntu jarraian sartzen zituen, aldea 3 puntutan uzten zuen, 72-69 (39. min). Burgosen hiruko batek, amaieraren minutu batera, Guuk Gipuzkoaren markagailuari buelta emate aukerak zailtzen zituen, 75-69. Sollazzok hiruko batekin 5era murriztu zuen aldea, baina Burgosek azken segundoak kontrolatu eta garaipena eskuratzen zuen, 83-74.

Datorren igandean 18: 00etan Guuk Gipuzkoa Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da Gipuzkoar derbia jokatzeko Juaristi ISBren aurka.