HITZARMENA | GIPUZKOA BASKET – IRAURGI SB

Gaur goizean aurkeztu da Gipuzkoa Basketen eta Iraurgiren arteko hitzarmena, bi klubek indarrak eta energiak batu nahi baitituzte Gipuzkoako saskibaloia indartzeko. Aurkezpenean Nacho Núñez, Gipuzkoa Basketeko presidentea; Maier Lizaso, Iraurgi SBko presidentea; José Luis Zubizarreta “Xubi”, Gipuzkoa Basketeko kirol zuzendaria; eta Ibon Guridi, Iraurgi SBko kirol zuzendaria izan dira.

Sinatutako hitzarmenaren ildo nagusiak honako hauek dira:

  1. Gipuzkoa Basketek Iraurgi SBri federazio, erakunde eta babesleen aurkezpenean parte hartzeko eta laguntzeko konpromisoa hartu du.
  2. Gipuzkoa Basketek denboraldiko abonuen kanpaina egingo du Iraurgi SBren familiarentzat.
  3. Kirol mailan, Gipuzkoa Basketek Iraurgi SBren kirol teknifikazioa jokalari gazteengan bultzatzeko konpromisoa hartu du eta Iraurgi SBren 3X3 saskibaloi modalitatean lagunduko du.

 

Hitzarmen honen bidez, Gipuzkoa Basketek aurrera egin nahi du Gipuzkoako saskibaloiaren etxe bihurtzeko helburuarekin. Hitzarmen honi esker, Gipuzkoa Basketek eta Iraurgi SBk sinergiak eta aukerak partekatuko dituzte klub bezala hazten jarraitzeko.

Gipuzkoa Basketek eta Iraurgi SBk, hitzarmen honen bidez, kantxan lehiatu eta, aldi berean, Gipuzkoako saskibaloia hazten laguntzeko helburu bera partekatu daitekeela azpimarratu nahi dute.

Hala nola, Gipuzkoako saskibaloiak talde guztien arteko elkarlana behar du. Ez dago inor ahalegin honetaz kanpo, eta eskura dauden ahalbide guztiak aktibatu behar dira. Gipuzkoa Basket eta Iraurgi ziur daude apustu horren birtualtasunaz, eta bi kluben arteko hitzarmena da uste sendo horren adierazpena.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude