ICG FORÇA LLEIDA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (96-84)

Partida Barris Nord pabiloian hasten zen 7-0ko partzialarekin (2. min). Acunsa Gipuzkoaren lehen puntuak Anderrek lortzen zituen, 7-3 (3. min). Acunsa Gipuzkoak ez zuen saskiratzerik lortzen eta Lleida alde egiten zuen markagailuan 22-5 (8. min). Acunsa Gipuzkoak saskiratzen zuen jaurtiketa libreei esker, baina etxekoen abantaila garrantzitsua zen, 22-7. Lehenengo laurdena 24-9 amaitzen zen.

Bigarren laurdena lehenengoaren tonikarekin hasten zen. Zubizarretaren hirukoaren arren Lleidak markagailuan alde egiten jarraitzen zuen, 32-12 (12. min). Acunsa Gipuzkoak markagailuan gerturatzen saiatzen zen Proleta, Barton eta Berazaren saskiratzeekin, 34-19 (15. min). Saski-truke baten ondoren, Acunsa Gipuzkoak erreakzionatzen zuen berriro, aldea 13ra jaisteko (18. min). Lleidak gelditzen zuen hiruko batekin laurdeneko azken minutuan sartzeko. 2-4, azken minutuan, eta 46-32ko emaitzarekin atsedenaldia iristen zen.

Aldageletatik bueltan, Lleidak 20 puntura handitzen zuen bere aldea, 55-35 (23. min). Acunsa Gipuzkoak ezin zuen partidan sartu, 62-43 (26. min). Acunsa Gipuzkoak hiru hiruko jarraian sartu arren Lleidak bere partidarekin jarraitzen zuen eta laurdena 69-48 bukatzen zen.

Azken laurdenean Acunsa Gipuzkoak arraunean jarraitzen zuen eta markagailuko aldea murrizten saiatzen zen, 74-56 (31. min). Lleida eroso mantentzen zen partidan 20 puntuko aldea mantenduz, 70-58 (34. min). Acunsa Gipuzkoak, azkenean, 6,75etik asmatzen zuen eta 5 sartzen zituen hiru minutu eta erdian 11 puntura jaisteko aldea, 84-73 (38. min). Etxekoen teknika baten eta Delasen saskiratze baten ondoren aldea 8 puntutan jartzen zuen, 84-76 (39. min). Lleidak Acunsa Gipuzkoa bonusean zegoela aprobetxatzen zuen azken uneetan jaurtiketa libretik saskiratzeko. Partida 96-84 amaitzen zen.