ICG FORÇA LLEIDA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (21:00)

Delteco Gipuzkoa Basketek Lleidako Barris Nord pabiloia bisitatuko du ostiralean garaipen baten bila.

Etxean irabazi ostean, Marcelo Nicolaren taldea sendotuta iristen da. Pasa den asteburuan ikusi zen bezala, eta bajak izan arren jokalari guztiek aurrerapausoa eman dute eta partidak aurrera ateratzea lortu dute. Johnny Dee taldeko bigarren saskiratzaile onena da Timmerren atzetik (12,6 puntu partidako) eta Alex Murphyk 11 puntu egiten ditu. Bederatzi partida jokatu eta gero, defentsan oso sendo aritzen direla erakutsi du taldeak aurkariak 70 puntu baina gutxiagorekin uzten. Partida honetan Reed Timmer baja izango da.

Bestalde, ICG Força Lleidak azken hiru porroten bolada apurtzea nahi du. Izan ere, hamalaugarren postuan egotea eragin die porrot horiek. Talde honen alderdirik nabarmenena barneko jokoa da, Frederic Stutz eta Shaquille Cleare pibotekin. Stutz saskiratzaile eta erreboteatzaile nagusia da, 13,5 punturekin partida bakoitzeko eta 8,6 errebote. Bestalde, Cleare babesa ematen dio Stutz taldekideari, eta bigarren saskiratzailerik onena da 10 punturekin partida bakoitzeko. Kanpoko jokalariei dagokienez, Adrian Chapela, Agustí Sans eta Steven Santa Ana dira kontuan hartu beharrekoak; 23 eta 25 urte bitarteko jokalari gazte horiek dira erasoan mehatxurik nagusienak piboten ondoren. Azpimarratu beharra dagoen beste datuetako bat da talde hori hirugarrena dela partidako erasoan erreboteak hartzen eta tapoi gehien egiten dituen bigarren taldea da. Horiek horrela defentsan duen gaitasun hori izango da irabazteko gainditu beharko dena.

Bitxikeriak

  • Biram Faye eta Pa Mor Diene senegaldarrak Helbalife Gran Canaria taldeko harrobian hezi dira eta taldekideak izan ziren.
  • Julen Olaizolak eta Pape Mbayek Real Madrideko beheko mailan batera jokatu zuten.
  • Davis Rozitis ICG Força Lleida taldeko jokalaria izan zen 2017. urtean.
  • Mikel Uriz eta Miquel Feliú taldekideak izan ziren 2015/16 Palma Air Europa taldean.