ICG FORÇA LLEIDA – GUUK GIPUZKOA (21:00)

Guuk Gipuzkoak bederatzigarren jardunaldia jokatuko du bihar Lleidan

Gaur goizean, Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du, ligako talderik onenetako baten aurkako biharko partida aztertzeko. “Etxean oso talde indartsua dira eta iaz eman zuten maila apartekoa izan zen. Horrelako taldeekin lehiatzeko beste pauso bat eman behar dugula uste dut”.

Guuk Gipuzkoak 3 partida ditu hurrengo 10 egunetan, “orain 10 egun ditugu partida txulo eta gogorrekin eta ea talde handi baten aurka ondo lehiatu gaitezkeen. Taldea astero pixka bat hobeto ikusten dut. Burgosen galdu genuen, baina egia da oso ondo ari garela lehiatzen”.

Aurrean, ICG Força Lleida egongo da, laugarren postuan dago 6 garaipen eta 2 porrotekin. “Oso talde dinamikoa dira. Baloirik gabe oso ondo jokatzen dute, horregatik adi egon behar dugu”. Lolok ekipoaren arriskuez ohartarazten du. “Carrera dute, jokalari aparta, maila fisikoagatik eta talentuagatik ligako top postuan dagoena. Baina Juani Marcos, Alex Urtasun eta Jaume Lobos bezalako jokalariak dituzte. Vucetic fenomenoa da baloia mugitzen, zelaia irekitzen eta irekita botatzen”.

Azkenik, Encinasek baieztatu du ez dagoela bajarik. “Aste laburra izan da eta taldea ondo dago”.