ICG FORÇA LLEIDA – GUUK GIPUZKOA (78-75)

Partida Lleidan hasten zen markagailuan parekotasunik handienarekin, 6-6 (2. min). Etxekoen lehen abantaila 6-0ko partzial baten ondoren, markagailuan abantaila txiki bat hartzeko, 12-6 (5. min). Jaworskiren eta Jakstasen saskiratzeen ondoren, Guuk Gipuzkoa hurbiltzen zen, 12-11 (6. min). Jaworskik jaurtiketa libretik markagailuari buelta ematen zion, 12-13 (min 7). Etxekoen 7-0ko partzial berria markagailuan abantaila berri bat jartzeko laurdenaren azken txanpan, 19-13. Laurdena Anderrek ixten zuen hiruko jaurtiketatik, 19-16.

Bigarren laurdena lehenengoaren tonikarekin hasten zen, 21-20 (12. min). Lleidak abantaila hartu nahi zuen arren Guuk Gipuzkoa markagailuan gertu mantentzen zen, 26-24 (14. min). Encinasekoen konbinazio onak markagailuari buelta emateko, 27-28 (16. min). Berriz ere buelta ematen zion markagailuari Lleidak atsedenalditik bi minutura, 32-28. Kolpeen trukeak aurrera jarraitzen zuen eta orain Guuk Gipuzkoarenak, Zubizarretaren eta Jaworskiren eskutik bi hiruko sartuz, markagailua atsedenaldira 32-34 uzteko.

Markagailua Jaworski aldageletatik bueltan inauguratu arren, Lleidak buelta eman zion, 37-36 (22. min). Kolpe trukea hirugarren laurdenaren hasieran, 40-41 (23. min). Bi taldeetako batek ere ez zuen markagailuan alde egitea lortzen eta parekotasuna mantentzen zuten partidan, 46-45 (27. min). Laurdena Lleidaren hiruko batekin eta Orozen saskiratze baten ondoren, 49-47 amaitzen zen.

Laugarren laurdenaren hasieran Lleida zen saskiratzen zuen lehena, baina Guuk Gipuzkoak buelta eman zion markagailuari, 51-52 (32. min). Guuk Gipuzkoak abantaila txiki bat hartzen zuen laurdenaren erdian, Jaworskik sartutako hirukoaren eta Orozek sartutako saskiratzearen ostean, 52-57 (35. min). Lleidak berriro buelta ematenn zion markagailuari 8-0ko partzialaren ondoren, 60-57 (37. min). Jaworskik, 5 punturekin, Guuk Gipuzkoa jartzen zuen goian bi punturekin, baina Lleidak berriro partida 62na berdintzen zuen. Jaworskik berriz ere bi goian jartzen Guuk Gipuzkoa, 62-64 (39. min). Lleida puntu bateko aldea jartzen zen hiru jaurtiketa libre sartu ondoren amaierarako 43 segundora, 65-64. Lleidak aldea handitzen jarraitzen zuen jaurtiketa libretik amaierarako 23 segundora, 67-64. Anderrek hirukoa sartzen zuen partida bukaerarako 9 segundora, 67ra berdintzeko. Berriz ere jaurtiketa libretik Lleidak abantaila hartzen zuen eta Jakstasek Guuk Gipuzkoarentzat saskiratzea lortzen zuen partida luzapenera eramateko, 69-69.

Luzapenari hasiera eman eta saskiratzen zuen Lleida, 71-69 (41. min). Minutuak aurrera zihoazen eta inork ez zuen saskiratzerik lortzen. Jaworskik eta Nurgerrek bukaerarako bi minuturen faltan markagailuari buelta eman zioten, 71-73. Lleidak 5-0ko partzialarekin 3 puntuko aldea jartzen zuen, 11 segundo falta zirenean. Guuk Gipuzkoak ez zuen saskiratzerik lortzen eta Lleidak partida ixten zuen, 78-75.