IGANDEKO REAL MADRIDEN AURKAKO PARTIDUA 17.00ETAN OSPATUKO DA

Igandean, urtarrilaren 21ean, Real Madriden aurkako partidua 17.00etan ospatuko da azkenean.

Jende asko espero denez, klubak ate bat gehiago irekiko du. Beraz, 3, 4, 9 eta pistako sarrerak egongo dira irekiak.

Ate hauek 15.30etan irekiko dira, normalean baino ordu erdi lehenago, eta takilak beti bezala partidua hasi baino bi ordu baino lehen irekiko dira.

Errealak Anoetan egun berdinean jokatzen duenez, aparkatzeko zailtasunak egongo dira, eta klubak denborarekin eta ahal den neurrian garraio publikoan etortzea gomendatzen du.

Motxila edo antzekoak ez eramatea gomendatzen da ere, segurtasunagatik ohiko erregistro sakonak egingo bait dira.

Sarrerak salgai daude jada klubeko bulegoetan eta webgunean (www.gipuzkoabasket.com), prezio bereziekin 18 urtetik baino gutxiagokoentzat. Honetaz gain, Sarrera Familiarra salgai dago bulegoetan bakarrik.

Ordu aldaketa baino lehenago sarrera erosi eta partidura joan ezin dutenek, sarrera klubeko bulegoetan itzuli dezakete.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude