Donostia Gipuzkoa Basket LEB Oro Representante

INFORMAZIOA ABONUEN BILKETA

NOIZ JASO DEZAKET NIRE ABONUA?

Abonuak urriaren 15ean, igandea, egongo dira eskuragarri Angulas Aguinaga Arenako leihatilan, 15:00etatik aurrera. Abonuak ostirala baino lehen eskuragarri egotekotan, jakinaraziko da eta klubeko bulegoetan jaso ahal izango dira.

IAZKO DENBORALDIKO ABONATUA BANAIZ, NIRE ABONUA ERE JASO BEHAR DUT?

Bai. Zure abonu berria jaso beharko duzu eta denboraldi honetan 3+1 kanpainagatik dagozkizun aparteko hiru abonuak emango zaizkizu.

Partida honetarako aparteko hiru abonuak jaso nahi edo ezin badituzu, igandeko partidara joan den denboraldiko abonuarekin sartu ahal izango zara. Aukera hau igandeko partidarako bakarrik existituko da. Angulas Aguinaga Arenan bigarren partidatik aurrera abonu berriarekin sartu beharko da.

ZER ERAMAN BEHAR DUT NIRE ABONUA JASOTZEKO?

NANa bakarrik.

NOLA FUNTZIONATZEN DU ABONATUEN KANPAINA BERRIAK?

Abonatuen kanpaina berriarekin, abonatzen bazara 3 abonu gehiago emango dizkizugu, nahi duzun pertsonarekin etor zaitezen. Tribunako prezio bakarra 160 eurokoa da. Hau da, 160 euroren truke 4 abonu ematen dizkizugu. Galdu egingo duzu? Angulas Aguinaga Arenan itxarongo zaitugu.

NOLA FUNTZIONATZEN DU FAMILIAKO ABONAMENDUAK?

Familiaren abonuarekin 4 txartel zenbakidun emango dira. Abonu familiar bati alta emateko klubaren bulegoetara joan behar da. Ez da posible izango webgunetik ateratzea.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude