Mikel Motos Delteco Gipuzkoa Basket taldearen jokalaria eta Lara González, IDK Gipuzkoaren jokalaria, bi kluben arteko erlazio ona erakutsi dute Gascan eta 20 abonuen trukea egin dute bakoitzaren gorputz teknikoaren kideak joan ahal daitezela beste taldea ikustera.
Delteco Gipuzkoa Basket taldeak denboraldia etxean Leyma Coruñaren aurka hasiko du igande honetan (17:00). “Gascan jokatzeko gogoa daukagu, zaleak lehen urtean baino gehiago gozatu dezaten eta garaipena lortzea beraiekin”, azaltzen zuen Mikel Motos. Harmailan IDK taldearen jokalariak egongo dira, ostiralean jokatuko dute bere partida Cáceresen. “Noski baietz, hor egongo gara, guri beti gustatzen zaigu saskibaloia ikustea eta Gipuzkoa Basket taldea beti bezala animatzen egongo gara. Cáceresetik garaipenarekin etortzea espero dugu eta igandean mutilak animatzera”, kontatzen du Lara Gonzalez, IDK Gipuzkoaren kapitaina.
Azu Muguruza taldearen lehenengo partida etxean hurrengo asteazkenean izango da Spar Citylift Gironaren aurka (19:30). “Partida zaila izango da, Girona oso talde ona da jokalari garrantzitsuren bat falta izan arren. Sasoi bakoitzean partidaren bat beti irabazten diegu, horregatik borrokatu beharko dugu. Gure lehen partida da etxean, gure zaleekin eta maila hona eman behar dugu” esaten du Larak. Oraingo honetan harmailan Delteco Gipuzkoa Basket taldearen jokalariak egongo dira. “IDK Gipuzkoari animatzera joango gara, ez zaigu inporta noren aurka jokatzen dute, partida guztietara joatea gustatzen zaigu” dio Mikel.
Bi taldeak azken denboraldia Gascan batera jokatu zutenean (2016-2017) era distiratsuan bukatu zuten, Delteco Gipuzkoa Basket ACB mailara igotzen eta IDK Gipuzkoak Play Offetara iristen. “Ez dugu gutxiago izan nahi, baina oraindik lan asko dugu aurretik” esaten du Mikelek, “Gure aldetik, partida bakoitzean hobetzen saiatzea eta igandean irabaztea da”. Bere aldetik Lara dio “geroz eta jende gehiago Gascara etortzea” eta Mikelekin bat dator “guk berdin, egunero gogor lan egin eta emaitzak iritsiko dira”.
Galdetzerakoan noiz fitxatuko luke bere taldearentzako Mikelek broman dio “ Iulene (Olabarria). Ah ez erretiratu dela. Lararekin gelditzen naiz”. Base Donostiarrak txantxetan dio “Nire talderako erremedio gehiago ez ba zait geratzen Mikel aukeratu beharko dut. Orain serio, berarekin geratuko nintzateke eta gipuzkoar guztiekin, etzeko jendea bere baloreekin oso garrantzitsua da taldeari transmititzeko”.
0 iruzkin