IRMOKI GIPUZKOA BASKETEKO KOLABORATZAILE BERRIA

Irmoki Wireless Gipuzkoa Basketen kolaboratzaile berria bihurtu da. Atzo arratsaldean, Irmokiren CTOa, Jon Guillem eta CEOa Leire Aierdik, Irmoki Wireless gailuak Eugenio Rodríguez taldearen errendimendu-koordinatzaileari eman zizkioten.

Irmoki Wireless nerbio-sistema begetatiboa (edo autonomoa) erregulatzen duen teknologia da. Kirolarientzako osagarri ezin hobea da; izan ere, bulkada elektriko monofasikoak igortzen ditu zelula-mintzaren potentzial elektrikoa zuzenean birpolarizatzeko, eta, hala, muskulu-nekea gutxitzeko, indarberritzea hobetzeko, lesio-arriskua murrizteko eta loaren kalitatea hobetzeko.

Akordio horri esker, Acunsa Gipuzkoako jokalariek aparteko laguntza izango dute errekuperazioan.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude