FICHAJE IVÁN AURRECOECHEA

IVÁN AURRECOECHEA, GUUK GIPUZKOA BASKETEKO JOKALARI BERRIA

Guuk Gipuzkoa Basketek eta Iván Aurrecoecheak akordioa lortu dute jokalariak gure talden jokatzeko hurrengo denboraldian.

Iván Aurrecoecheak (Torrejón de Ardoz, 1995) denboraldi handi bat egin du Albacete Basket-en, 12 puntu eta 7 errebote lortuz partida bakoitzeko. Bere joko onari esker, Estudiantesek fitxatu zuen Play Off-a jokatzeko.

Ivanen fitxaketarekin, Gipuzkoa Basketek jokalari oso ona fitxatu du poste baxuan eta aurreko liga erregularreko erreboteatzaile ofentsibo onena. Era berean, borroka eta anbizioa bermatuta egongo da hurrengo denboraldian Angulas Aguinaga Arenan.

Aurrecoecheak 27 urte ditu eta esperientzia handia du atzerriko ligetan: Estatu Batuetan, Islandian eta Txilen jokatu du. AEBn New Mexico State Unibertsitatean jokatu zuen, eta konferentzia-txapeldun eta MVP izatea lortu zuen, partida bakoitzeko 11 puntu eta 5 errebote eginez. Islandian bi denboraldi jokatu zituen eta kopuru ikusgarriak lortu zituen: 20 puntu eta 11 errebote lehen urtean eta 19 puntu eta 11 errebote bigarren denboraldian. Txilen 12 partidatan parte hartu zuen: 13 puntu partidako eta 7 errebote eskuratu zituen.

Ivanen fitxaketak bat egin du Manexen fitxaketarekin eta Anderren berrikuntzarekin. Horrela, oraingoz, zazpi jokalari ditugu 2023-2024 denboraldirako: Xabi Oroz, Aitor Zubizarreta, Mikel Motos, Ander Martínez, Manex Ansorregi, Mike Carlson eta Iván Aurrecoechea.