JOHNNY DEE, PUNTUAK DELTECO GBC-RENTZAKO

Delteco GBC eraikuntzan jarraitzen du eta pieza berri bat iritsi da ozeanoko beste aldetik. Johnny Dee (Denver, 1992), taldeari puntuak ekarriko dizkion eskolta berria da. NCAA1-eko San Diegoko Unibertsitatean prestaturta, jokalaria taldearen erreferentea zen azkeneko bi denboraldietan 17 puntuko batezbestekoa eginez (%40 hirukoetan).

Polpharma Gdanski poloniarrak bere lehenengo aukera profesionala eman zion, eta bertan 11 puntuko batezbestekoa egin zuen, %37 hirukoetan. Bertatik Urrezko LEB ligara iritsi zen Araberri talde arabatarraren eskutik. Bere lan nabarmenari esker Real Betis Energía Plus taldearekin fitzatu zuen eta honekin ACB-ra igoera lortu zuen joan den denboraldian %43,3 hirukoak saskiratzen.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude