JUARISTI ISB – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (75-66)

Gipuzkoar derbia Azpeitian hasten zen, parekotasun eta saskiratze gutxirekin, 2-2 (2. min). Parekotasun handiena laurdenaren lehenengo minutuetan, Steinarsson, Motos eta Bartonen saskiraketeekin, 10-10 (5. min). Goi-tentsioko partida, bi aldeek huts egindako erasoekin, eta Acunsa Gipuzkoak bi puntuko aldea zuen, 12-14 (9. min). Iraurgik bi jaurtiketa libre saskiratzen zituen eta laurdena amaitzen zen, 14-14.

Bigarren laurdena lehenengoaren erritmo berarekin hasten zen eta Proleta zen saskiratzen zuen lehena, 14-15 (11. min). Acunsa Gipuzkoaren 0-5eko partziala markagailuan lehen abantaila jartzen zuen, 15-20 (13. min). Iraurgik distantzia berreskuratu zuen, puntu batera jartzeko, 21-22 (15. min). Mallersek saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoarentzat eta Iraurgik beste bi gehi batekin partida 24 puntura berdintzen zuen. Oraingoan 5-0eko partziala Iraurgik lortzen zuen, aurretik jartzeko, 26-24 (7. min). Iraurgik berriro alde egiten zuen markagailuan atsedenaldiko 48 segundora 8-0 partzial baten ondoren, 34-27. Steinarsson eta Delasen saskiraketek 34-31 uzten zuten markagailua atsedenaldian.

Aldageletatik igaro ondoren, Iraurgik hobeto hasten zuen laurdena, eta markagailuko aldea handitzen jarraitzen zuten, 39-31 (21. min). Steinarssonek sartzen zituen Acunsa Gipuzkoaren laurdeneko lehenengo puntuak, 39-33 (22. min). Zubizarretak ezin zuen jarraitu sorbaldan kolpe handia hartu ondoren. Iraurgik hobeto jarraitzen zuen eta 10 puntuko aldea hartzen zituen, 44-34 (24. min). Acunsa Gipuzkoa ezin zuen aldea murriztu, 49-41 (26. min). Zehaztugabetasunak bi taldeen erasoetan Iraurgi markagailuko abantailarekin mantentzen zuen. Laurdenaren azken txanpan Proleta eta Oroz saskiratzen zuten Acunsa Gipuzkoarentzat eta laurdena 53-49 amaitzen zen.

Partidaren azken 10 minutuak hasten ziren eta Acunsa Gipuzkoa partida estutzen zuen Delasen eta Proletaren saskiraketekin, 53-52 (31. min). Partida 55 puntura berdintzen zuen Bartonek hiruko batekin (34. min). Baina Iraurgik aurrea hartzen zuen berriro eta abantaila txiki bat hartzen zuen markagailuan, 61-56 (37. min). Acunsa Gipuzkoak uztaira begira ez zuen asmatzen eta Iraurgik abantaila handitzen zuen, 68-58 (39. min). Acunsa Gipuzkoa saiatzen zen, baina Iraurgik abantaila erosoa zuen eta partida 75-66 amaitzen zen.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude