JUMP WITH US 2030 HELBURU

Gaur goizean Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketeko presidenteak Agenda 2030ekin bat egiten du, JUMP WITH US 2030 deituriko proiektuarekin. Nazio Batuen Erakundearen Asanblada Orokorrak sortutako proiektuak 17 helburu ditu. Hasteko, Gipuzkoa Basketek hauetako 6 helbururekin hasiko du proiektua.

6 helburu hauek: , osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, Berdintasuna, Desberdintasunen ebazpena, Ekoizpen eta kontsumo arduratsua eta lehorreko ekosistemen bizia dira. Hainbat helburu hauetan klubak zeinbait ekintza egin ditu, Hondakinak prebentzioen Europar Astea edo Elikagaien Bilketa Handiaren irudi bihurtuz.

2015 urtean Nazio Batuen Erakundeak ibilbide orri berri bat aurkeztu zion munduari, nazioek, elkarlanean mundua hobea, egokiago eta iraunkorragoa izateko. Ibilbide orri hau Garapen Iraunkorreko Helburuak bezela ezagutzen da, eta 17 helburu ditu 2030 urtera arte Munduko Agenda markatuko du.

GBC,  Gipuzkoako gizonezko saskibaloiaren ordezkari handiena da. Donostia eta Gipuzkoako ordezkaria da munduko saskibaloiaren bigarren ligan, ACBan. Donostia Gipuzkoa Basket taldea gara. Horregatik gure gizartearekin ardura bat duguela ulertzen dugu.

Beti saiatu gara talde bat bezala gure balioak lantzen. Beti pertsonak aurretik jartzen eta ereduizaten ba garaipen nahiz porrotetan. Gehitzeko lana egiten dugu, elkartasuna eraikitzeko, ikusgaitasuna emateko eta errefenteak sortzeko kirolean orokorki eta eliteko kirolean bereziki.

GBC kluba gizonezko zein emakumezkoek osatzen dugu, herri desberdinekoek, hizkuntz ezberdinak hitzegiten dutenek, hainbat adineko abonatuek, baldintza sozial, fisiko edo ekonomikokoek eta baita lurraldeko hainbat enpresek eta Instituzioek ere.