PARTIDAREN AURRETIK 14. JARDUNALDIA | Angulas Aguinaga Arena liderraren aurka

Partida handia eta berezia Angulas Aguinaga Arenan ostiralean 20:30etan San Pablo Burgosen aurka. Burgoseko taldea LEB Oro mailako liderra da 12 garaipen lortu ostean; porrot bakarra izan du ligako lehen jardunaldian. Txapelketako talde onenetakoa da eta igoera lortzeko faboritoetako bat.

San Pablo Burgosek maila handiko jokalariak ditu. Miha Lapornik eskolta da taldeko saskiratzaile onena 13 punturekin. Barneko jokoan Fischer nabarmentzen da, taldeko jokalaririk baloratuena, 10 puntu, 6 errebote eta 15,5eko balorazioarekin. Alex Barrera, Gonzalo Corbalán edo Micah Speight dira Burgosko taldea gidatzen duten beste jokalarietako batzuk.

Mikel Odriozolak honakoa adierazi du aurkariari buruz: “Talentu handia dute. Oviedoren aurkako lehen partida galdu zuten eta ordutik ez dakite zer den galtzea. Egunetik egunera, badirudi hobera doazela eta sendoago daudela; gainera, erritmo oso altuan jokatzen dute”.

Zaleen giroaz eta babesaz, Odriozolak esan du “partidu hauetan denak gehitzen du eta zaleak oso garrantzitsuak dira. Etxean eta jendearen laguntzarekin sentitzeak, ziur, gogo extra hori ematen digu, orain arte egiten ari garena baino pixka bat gehiago borrokatzeko”.

Partida berezia izango da Lolo Encinas Angulas Aguinaga Arenara itzuliko delako. Gipuzkoarra azken bi denboraldietan bere etxea izan den eta pasa den denboraldian Lauko Finalerako sailkapena lortu zuen etxera itzuliko da. Ziur Lolok ongietorri beroa jasoko duela beti bere etxea izango den pabilioi honetan.

Partida hasi aurretik Lehen Maila Nazionaleko txapeldun kopa emango zaio Take Tolosari. Halaber, Lander Lasari omenaldia egingo zaio, bere ibilbidea aitortzeko plaka bat emanez.

Giro bikaina espero da Angulas Aguinaga Arenan, denboraldi honetako sarrerarik onenetakoa izango baita.

 

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude