KRONIKA – 14. JARDUNALDIA

Inveready Gipuzkoa Basket eta Grupo Alega Cantabriaren arteko ligako hamalaugarren jardunaldia jokatu da. Azken emaitza 88-77 izan da, Inveready Gipuzkoa Basketen alde. Jokalari baloratuena Tanor Ngom izan da, 24 balorazio-krediturekin. Ngomek 14 puntu, 6 errebote eta asistentzia 1 lortu ditu.

Partidaren osteko prentsaurrekoan, Sergio Garciak honako hau adierazi du: «Lehiaketa honetan partida bat irabaztea benetan zaila da, eta horregatik ospatu behar da horrelako garaipen bat maila handiko aurkari baten aurka .» Gainera, Garciak eskerrak eman dizkie partiduan parte hartu zuten zaleei eta guztiei festa zoriontsuak eta urte berri oparoak opa dizkie.

Topaketaren estatistikak hurrengo estekan aurki daitezke. Hurrengo partida ligako 15. jardunaldiari dagokio. Inveready Gipuzkoa Basketek Palmer Basketen aurka jokatuko du Son Moixen urtarrilaren 4an, igandea, 18:00etan.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.