Serieko bigarren partida hasten zen Coruñan partida berdinduta, 4-4. Guuk Gipuzkoaren hasiera ona, defentsa sendoarekin eta aurretik mantentzen zen markagailuan baloi lapurreta onekin, 6-10 (6. min). Bi taldeak erasoan trabatzen ziren eta Coruñak hautsi eta puntu bakarrera hurbiltzen zen, 9-10 (9. min). Etxekoen partziala 6-0koa zen markagailua iraultzeko, 12-10. Zubizarretaren jaurtiketa libre batek eta Coruñaren hiruko batek ixten zuten lehen laurdena, 15-11.
Bigarren laurdenaren hasieran Coruñak 6 puntutan jartzen zuen aldea, 17-11. Guuk Gipuzkoaren berehalako erantzuna Sollazzoren eskutik iristen zen, 5 puntu jarraian saskiratuz, 17-16 (12. min). Ander eta Motosek 4 gora jartzen zuten Guuk Gipuzkoa, 21-25 (15. min). Partida kolpe trukea zen, 6,75 mettotatik, 30-31 (18. min). Carlsonek jaurtiketa libre bat sartzen zuen eta atsedenaldira 2 puntuko aldearekin iristen ziren, 30-32.
Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Guuk Gipuzkoak 7 puntuko aldea zuen Carlsonen hirukoaren eta Orozen saskiratze baten ostean, 30-37 (21. min). Lolo Encinasen mutilek hiruko jaurtiketatik oso ondo abantaila handiena hartzen zuten, 11, 34-45 (24. min). Guuk Gipuzkoaren aldea 13 puntura iristen zen eta Coruñak azkar erreakzionatzen zuen bi hiruko eta bi jaurtiketa librerekin, 42-47 (27. min). Coruñak aurretik jartzen zen eta Anderren saskiratze bati esker, Guuk Gipuzkoa azken 10 minutuetara joaten zen bi puntuko abantailarekin, 51-53.
Azken laurdena berdinduta hasten zen baina laster Guuk Gipuzkoa aurretik jartzen zen Zubizarreta, Motos eta Anderren saskiraketekin, 55-62 (34. min). Koruñak ez zuen lortzen gipzukoarrek markagailuan zuten aldea murriztea, 62-66 (38. min). Jaworskik, Delasek eta Sollazzok ixten zuten partida 62-71 eta Guuk Gipuzkoak 0-2koa jarri zuen kanporaketan.
Lolo Encinasen mutilak etxera itzuliko dira Angulas Aguinaga Arenan jokatuko duten hirugarren partidurako.
0 iruzkin