Joan den abuztuaren 3an, Gipuzkoa Basketek 99.914,10 €-ko kapital sozialaren gehikuntza jarri zuen abian, 45.210 akzio berri jaulki eta zirkulazioan jarriz, goranzko jaulkipen-prima batekin.
Kapital-zabalkuntza martxan jarraitzen du, eta gaur egun lehen fasean dago, non akziodun guztiek dituzten akzio berak ere eskura ditzaketen. Horiek eskuratzeko, Donostiako anoeta pasealekuko bulegoetara joan zaitezkete, telefonoz (943 44 44 28) edo Laboral Kutxak duen buleoan, Madril hiribideko 6. Zenbakian, Donostian.
Bihar hasiko da bigarren fasea, eta gaur egungo akziodunek gaur egun dituztenak baino akzio gehiago erosi ahal izango dituzte. Eta, azkenik, urriaren 3an hasten da edozein pertsonak kapital-gehikuntzara jo dezakeen azken fasea.
0 iruzkinak