JOSTAILUEN BILKETA, ELKARTASUNAREN ALDEKO HIRUKOA

Donostia, 2020ko abenduaren 15a-. Acunsa Gipuzkoa Basket y Gipuzkoako Gurutze Gorria, Gazte Gurutze Gorriaren bitartez, eguberri hauetarako “haien eskubideak jokoan” kanpainan batu dira.

Acunsa Gipuzkoa Basketek zaleei eta bere ekarpena egin nahi duten guztiei animatzen die klubeko bulegoetan (Anoeta pasealekua 22, 1., 20014 Donostia) jostailu berri bat, ez belikoa eta ez sexista uzteko. Trukean, taldearen bufanda bat emango da.

Horretarako, abenduaren 15etik 23ra bitartean, bilketagune bat jarriko da, nahi duenak lagundu ahal izan dezan. Ekimen honen helburua da 1620 umeri jostailuak ematea, eta, Donostian, 515 adingaberi, hain zuzen, jolasa haurtzaroko oinarrizko eskubidetzat aitortzea eta txikienengan sortzen dituen onurak helaraztea.

Aurreko edizioan, Gurutze Gorriko boluntarioen eta erakunde laguntzaileen esku-hartzeari esker, 1.600 adingabek 4.000 jostailu berri jaso zituzten Gipuzkoan, ez sexistak eta ezta belikoak ere.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude