
08 Nov LECHE RIO BREOGÁN – DELTECO GIPUZKOA BASKET (12:00)
Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Lugoko Pazo Provincial Dos Deportes kiroldegia bisitatuko du igande honetan, Leche Río Breogán taldearen aurka jolasteko.
Taldea garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da eta sailkapeneko goiko aldean duen postua indartzen ahaleginduko da. Denboraldian zehar ikusi den bezala, taldea bere erasoagatik nabarmentzen da eta, gainera, jaurtitzaile eta erasoan garrantzia handia izaten duten jokalariak izateagatik. Hala ere, Reed Timmer eta Johnny Dee bikotea dira gehien nabarmentzen direnak. Defentsa arloan, berriz, gehien lapurtzen duen taldea da Delteco Gipuzkoa Basket. Hori horrela da partida bakoitzeko 7,1 lapurreta egin dituelako. Horrez gain, baloi gutxien galdu dituen taldea da (9,9). Talde bakarra da bi digitutara iritsi ez dena eta puntu gutxien jaso dituen hirugarren taldea da.
Bestetik, Diego Epifaniok gidatzen duen taldea seigarren postuan dago denboraldi honetan 4 garaipenekin eta 3 porrotekin. Taldea partiduro puntu gehien sartzen dituen hirugarren taldea da, 83 bataz beste, eta 2 puntuko tiraketekin bataz bestekorik hoberena duelako, %59,6. Jokalariei dagokienez, gehien bereizten direnak dira Christian Díaz kanariarra eta Dagoberto Peña dominikarra. Biak dira saskiratzaile maximoak baina kanariarra gailentzen da partidako 13,1 punturekin eta 5,6 asistentziarekin, bataz beste. Gainera, 2 puntuko jaurtiketetan %60a pasa du orain arte Díazek.
Bitxikeriak
- Morayo Soluade jokalariak Delteco Gipuzkoa Basket taldean jokatu zuen 2015/16 denboraldian.
- Roope Ahonen Davis Rozitisen taldekidea izan zen 2017/18 denboraldian, Ourense Baloncesto Klubean.
- Salva Arcok Delteco Gipuzkoa Basket taldean jolastu zuen 2007/08 denboraldian.