LENOVO TENERIFE – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (21:15)

Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak Lenovo Tenerife bisitatuko du bihar

Albiste txarren astearen erdian, Acunsa Gipuzkoa Basket Tenerifera joango da hogeita hamalaugarren jardunaldia jokatzera. Nicolak Xabi Oroz galdu du denboraldiaren azken partidetarako, “pena da eta eta min handia egiten digu, izan ere, gure kapitaina da, izaera handia du pistan eta gerlari garratz bat da. Lehiatzeko eta beti nahi dugun borrokarako espiritu asko dauka”.

Taldekideek ere falta botako dute kapitaina pistan, “mutilak gaizki daude, Xabi erreferentea baita, energiagatik, gladiadore, borrokalaria delako eta taldekideek errespetu eta estimu handia diotelako. Kolpea gogorra da, baina aurrera jarraitu behar da. Orain daudenek aurrerapauso bat eman beharko dute”.

Taldeak partida oso on bat egin beharko du kanpaina handi bat egiten ari den taldea geldiarazteko, “Intentsitatea, ziur aski, lehiatzea, fisiko jokatzea eta kontzentrazioa. Horrelako taldeen aurka ezin duzu arreta galdu eta ondo egiten ez duzunean haiek zigortu egiten zaituzte”.

Aurrean Lenovo Tenerife izango da. Acunsa GBCk lehen itzulian irabazi ahal izan zion talde horri, Carlsonen in extremis hirukoaren ondoren, baina, zalantzarik gabe, lan handia emango die Nicolakoei. Nicolak berak honela zioen, “potentzial izugarria duen taldea da, talentu handiko jokalari askorekin, eta bere merituagatik dagoen tokian dago. Partida gogor baterako prest gaude. Han konfiantza handiz jokatzen dute. Bi antolatzaile onak dituzte, oso forma onekoak, eta Shermadini, min handia egiten duena”.