
30 Oct LEYMA CORUÑA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (92-62)
Leyma Coruñaren zortzi puntu jarraiekin hasten zen partida. Mallersek Acunsa Gipuzkoako lehen puntuak idazten zituen, 8-2 (3. min). Gogor hasten zen etxeko taldea markagailuan alde egiteko, 16-3 (4. min). Acunsa Gipuzkoan, Zubizarreta eta Simons erasoan nabarmentzen ziren, 23-10 (7. min). 0-8ko partzial berria etxekoentzat, abantaila handitzen segitzeko. Delasek saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoarentzat eta laurdena amaitzen zen, 30-12.
Bigarren laurdena etxekoen partzial berri batekin hasten zen, oraingoan 6-0koa. Ez zegoen ondo Acunsa Gipuzkoa erasoan. Anderrek Acunsa Gipuzkoako lehen puntuak idazten zituen 6,75etik (13. min). Proleta eta Delas nagusitzen ziren Gipuzkoarren erasoan, 42-24 (16. min). Saski trukea laurdenaren amaieran eta 49-29 markagailuarekin iristen zen atsedenaldia.
Aldageletatik itzultzean, laurdenak partidako joera bera zuen, eta Leyma Coruñak markagailuan zuen abantaila handitzen jarraitzen zuen. Laugarren laurdenaren lehenengo minutuetan Barton eta Zubizarreta idazten zuten, baina ez zen nahikoa Acunsa Gipuzkoa partidan sartzeko, 59-34 (23. min). Laurdena beti 20 puntu baino gehiagoko abantailarekin mantentzen ziren etxekoak. Laurdena 72-43 amaitzen zen.
Azken laurdena Acunsa Gipuzkoaren jaurtiketa librearekin hasten zen. Lema Coruñak 30 puntuko abantaila zuen laurdenaren hasieran. Elkarren segidako bi saskiratze idazten zituzten, Simons eta Motosek, aldea 30 puntutik jaisteko (33. min). Partidua erabakita, Acunsa Gipuzkoarentzat Urko, Delas, Proleta eta Bartonek idazten zuten, eta partida 92-62 amaitzen zen.