LEYMA CORUÑA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (88-75)

Delteco Gipuzkoa Basket Leyma Coruñaren aurka galtzen du.

Partida hasten zen eta Coruñak lehenengo puntuak eskuratzen zituen. Sollazzok Deltecorentzat saskiratzen zituen lehenengo bi puntuak. Hurrengo minututan berdintasunarekin ematen ziren eta Rozitis 6 puntu lortzen zituen Deletcorentzat. Etxekoek 12 puntuko aldea lortzen zuten. Jawarak azken segundoetan saskiratzen zuen eta bukaera iristen zen, 26-16.

Bigarren laurdena lehenengo bezala hasten zen. Coruñak aldea 14 puntura eramaten zuen. Ancizu eta Sollazzok saskirzten zuten markagailuaren desberdintasuna murrizteko. Murphyk beste bi saskiratzen zuen eta desberdintasuna 8 puntura jaisten zuten. Murphyk berriro beste hiruko batekin 4 puntura jartzen zuen Delteco. Murphyren bi gehi bat azkeneko segundoan markagailua, 40-37 uzten zuen.

Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta Deek saskiratzen zuen Deltecorentzat. Deeren beste bi aurretik jartzen zituen Nicolaren mutilak. Berdintasuna hurrengo minututan non Dee nabarmentzen zen Deltecoren erasoan. Deltecoren minutu onak 4 puntu aldea lortzeko. Leyma Coruñak markagailuari buelta ematen zion eta laurdena amaitzen zen, 61-59.

Azken laurdena Leyma Coruñaren saskiratzearekin hasten zen. Etxekoak 18 puntuko aldea berreskuratzen zuten. Dee eta Jawarak saskiratzen zuten distantzia murrizten saiatzeko. Marcelo Nicolaren mutilak markagailuaren desberdintasuna murrizten saiatzen ziren eta azkenenen markagailua 88-75 gelditzen zen.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude