LOLO ENCINAS “etxera itzultzen zara eta zure hiriko lehen entrenatzailea izateko, hori baino hoberik ez dago”.

Gaur goizean hasi da Acunsa Gipuzkoa Basket taldearen aurredenboraldia. Lolo Encinas entrenatzaileak illunbeko prentsa aretoan hitz egin du komunikabideekin, ondoren pistara salto egiteko eta entrenamendua hasteko. Mallers, Simmons eta Roker iritsi arte, Lolok plantillako 7 jokalariekin eta Easoko bi gazteekin hasiko da entrenatzen.

Lehenengo galdera plantillari buruzkoa eta nolakoa izan den fitxaketen merkatua zen, “Plantilla egitea kostatu zaigu. Ez da erraza izan, baina pozik gaude egin dugun plantillarekin, eta pistan hasteko eta baloia hartzeko gogoa dugu, taldea osoa izateko, jokalariren bat falta baita. Denboraldi berri hau hasteko ilusio guztiarekin”.

Gaur izan da lehen entrenamendua Illunbeko pista berrian, “hiru jokalariak falta oraindik eta astea elkar ezagutzeko erabiliko dugu. Oso talde osagarria fitxatu dugu, denetarik dago. Uste dut ondo ibili garela merkatuan gure mugekin. Orain talde bat bezala jolas dezaten lortu behar dugu”.

Gipuzkoa Basketera itzultzean, Lolok ez du bertigorik, “Bertigoa ez, ardura bai. Etxera itzultzea eta zure hiriko lehen entrenatzailea izatea, hori baino hoberik ez dago. Gustuko duzunean lan egitea eta, gainera, zure hirian, eta lehen entrenatzaile bezala. Hori, duela urte batzuk esaten balidate, ez nuen pentsatuko. Gogo handia dut laguntzeko, dena ondo atera dadin”.

Badaki zer eskatuko dien jokalariei zaletaak identifikatuta senti dadin, “Hau Gipuzkoa da, hemen ez dugu hainbeste hitz egiten, baina uste dut nahiko lan egiten dugula. Jendeak lana egiten duen talde bat ikusi nahi du, baloi bakoitza borrokatzea. Hemen, dena ematen badugu, zaletasuna beti egongo da. Talentua gustatzen zaie, baina, batez ere, jokalari langileak. Horixe frogatu behar dugu”.

“https://youtu.be/9vvhwka-UVI”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude