Gipuzkoa Basket denboraldiko tarterik garrantzitsuenean sartuko da. Taldea partida bakoitzean ondo lehiatzen ari da, eta gero eta jende gehiago animatzen ari da Angulas Aguinaga Arenara igotzera.
Sozialki hazten jarraitzeko, klubak datozen hiru partidetarako sarrera-sorta bat jarri du martxan, 25 euroko prezio bateratuan. Hau da, Valladolid, Clavijo eta Castellonen aurkako partidez gozatu ahal izango da 25 euroren truke.
Aldi berean, bigarren itzulirako abonatuen kanpainak jarraitzen du. Kanpainarekin partida guztiez gozatu ahal izango da 100 euroren truke, eta abonatu berri bakoitzari bere txartela eta beste 3 emango zaizkio.
Igandean, 18:00etan, Angulas Aguinaga Arenan izango gara, Valladoliden aurkako partida jokatzeko.
Pack-a klubaren bulegoetan jaso daiteke.
Foto: Oscar Araujo
0 iruzkin