Denboraldi-aurrea urteko garai gogorrenetariko bat da talde guztientzat. Martxan jartzeko momentua da eta lan-karga nahiko handia da, eta entrenamendu gogorren artean garrantzitsua da ere indarberritzeko denbora izatea.
Gipuzkoa Basketen jokalariek goizez eta arratsaldez lan egiten dute denboraldiaren hasierara %100-era iristeko, baina gau indarberritze sesio batez gozatu ahal izan dute Donostiako La Perla Talaso-Sportean Lander Castro prestatzaile fisikoaren esanetara. Ordu batez, taldeak zentroaren instalazioez gozatu ahal izan dute gaur arratsaldeko lana energia gehiagorekin hasteko.
0 iruzkin