MARTXA SOLIDARIOA DONOSTIA SS

Gaur goizean, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Katxalinek urriaren 27rako antolatutako martxa Solidarioaren aurkezpenean izan da.

Bertan, bularreko minbizia jasan duten edo sufritu duten emakume horien guztien ikerketa eta babesa azpimarratu dute. Elkartearen fundatzaileak, Charo Beobidek, oraindik laguntza gehiago behar dela eta ekarpen guztiak garrantzitsuak direla azpimarratu du. Kausan parte hartzeko, Gipuzkoako hainbat puntutan erosi ahal daitekeen kamisetak jarri dituzte salgai, besteak beste, Eroskiko supermerkatuetan, Urbilen edo Garberan.

Bestalde, Delteco Gipuzkoa Basketek lasterketan parte hartzen duten pertsonak saritu nahi ditu. Horregatik, azaroaren 3ko partidarako (12.00tan) 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditu, datorren igandean Instagramen taldea etiketatzen dutenen artean.

Informazio gehiago http://www.katxalinsolidarioa.com/eu

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude