
19 Oct MARIN ENCE PEIXE GALEGO – DELTECO GIPUZKOA BASKET (64-76)
Delteco Gipuzkoa Basket Marinetik hirugarren garaipenarekin bueltatzen da
Partida Marin-en hasten zen eta etxekoak ziren lehenengo puntuak lortzen zituenak. Delteco Gipuzkoaren partez Timmer zen lehenengo bi puntuak lortzen zituenak. Baina Marin Ence Peixegalegok bi hiruko segidan sartzen zituen 6 puntura jartzeko. Baina Timmer eta Murphyri hirukoei esker Gipuzkoarrak puntu batera jartzen ziren. Markagailuan puntu bateko diferentzia mantentzen zuen Marinek. Nicolaren jokalariek aurretik jartzen ziren Motos saskiratze bati esker. Bi taldeek huts egin zuten arasoetan, eta Marinek aurretik jartzen zen berriro, baina Deek beste hiruko batekin erantzuten zuen markagailuan aurretik jartzeko. Dee beste hiruko batekin Gipuzkoa Basket 4 puntu goran jartzen zuen. Marinen Saskiratze azken batek markagailua 18-20 uzten zuen lehen laurdenaren bukaeran.
Bigarren laurdena Sollazzoren mate batekin hasten zen. Marin Ence Peixegalegok hiruko batekin eta saskiratze batekin erantzuten zuen markagailuan aurretik jartzeko. Sollazzok, jaurtiketa libretik, taldea puntu bat goitik jartzen zuen. Bi taldeak aurretik markagailuan aldatzen ziren, baina Marinek izaten zen berriro lau puntuko abantaila hartzen zuena atsedenalditik bost minutura. Murphyren saskiratze batek eta Timmeren bi jaurtiketa libreek markagailua berdintzen zuten 32 puntura. Marinek beste saskiratze batekin erantzuten zuen, baina Deek 6,75etik Delteco aurretik jartzen zuen eta 34-35 markagailuarekin iristen zen atsedenaldia.
Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta Murphyk lehen puntuak eskurazen zituen Deltecorentzat. Berriz ere Murphy zen saskiratzen zuena eta Deltecori 5 puntuko aldea ematen zion. Marinek hutsartea eskatzen zuen, Gipuzkoa Basket 7-0ko partziala lortu ondoren. Timmeren bi gehi bat, Murphyren mate bat eta Deeren hiruko batek Gipuzkoa Basket 16 puntu goian jartzen zuten. Deltecok 15-0ko partziala egin eta gero, bere lehen puntuak eskuratu zituen Marinek. Timmeren jaurtiketa libre batek eta Fayeren mate batek 17 puntura jartzen ziren Nicolaren mutilek. Marinen bi saskiratze jarraian 13 puntura hurbiltzen zuten etxekoei. Orozren bi jaurtiketa libre eta Marin-ren bi saskiratze markagailua 45-55 punturekin uzten zuten hirugarren laurdenaren bukaeran.
Azken laurdena haste zen eta Rozitisek lehen saskiratzea lortzen zuen Delteco Gipuzkoa Basketentzat. Marin-en saskiratzea, Deek hiruko batekin erantzuten zuen. Urizek beste hiruko bat saskiratzen zuen eta Delteco Gipuzkoa Basket tadeak 16 puntuko aldea lortzen zuen. Hamar puntura hurbiltzen ziren etxekoak, baina Murphy erantzuten zuen 6,75etik. 11 puntuko aldea mantentzen zen markagailuan Nicolaren mutilentzat. Timmerren bi saskiratzeak 15 puntuko aldea jartzen zuen berriro eta etxekoek hutsartea eskatzen zuten. Etxekoen saskiratze pare bat, Mutic eta Timmerren beste batzuk markagailua 64-76 uzten zuten.