Mario Delasek (Split, 1990) Gipuzkoa Basketen kamiseta janzten jarraituko du.
Europako saskibaloian eskarmentu handia duen jokalari kroaziarrak datorren denboraldirako kontratua berritu du. Mario Delas taldeko erreferenteetako bat izan da aurreko denboraldian, batez beste 8,7 puntu, 6 errebote eta 10,4ko balorazioa egin baitu 23 minututan, eta ligako partida guztiak jokatu dituen hiru jokalarietako bat izan da.
Marioren kontratu berritzearekin Gipuzkoa Basketek datorren denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du eta dagoeneko 5 jokalari ditu: Xabi Oroz, Aitor Zubizarreta, Xabi Beraza, Ander Martinez eta Mario Delas.
0 iruzkin