
19 Apr MEDIA DAY – AEGIR STEINARSSON
Gaur goizean, Aegir Steinarssonek illunben prentsaren galderak erantzun ditu. Igandeko porrotari buruzko lehenengo galderak gaztelaniaz erantzutera ausartu da islandiarra, “Defentsan ondo aritu ginela uste dut, 67 puntutan utzi genituen, baina erasoan jaurtiketa asko huts egin genituen. Oso motel ibili ginen erasoan lehen zatian, uste dut azkarrago eta jaurtiketa azkarragoekin jokatzen badugu eta kontraerasoan, hobeto”.
Taldea liderraren etxea erasotzetik zetorren, baina joan den igandean jaurtiketak ez ziren sartzen “Mentala iruditzen zait, konfiantza dela uste dut. Granadaren aurkako partidan konfiantza geneukan eta horrela izaten ari da gorabeheren denboraldia. Konfiantza partida batean alda daiteke, Granadan konfiantza handia genuen eta gero etxean jaurtiketak huts egiten hasi ginen eta uste dut hori dela, jaurtiketak huts egin ditzakegu, baina sinetsi egin behar dugu. Taularen goialdeko taldeei irabaz diezaiekegu, eta behealdekoei ere irabazi behar diegu”.
Denboraldia amaitzeko 5 partida geratzen dira eta lehenengoa igande honetan izango da Madrilen, “Estudiantesen aurka jokatzen dugu eta badakigu talde onenei irabaz diezaiekegula. Granadari irabazi genion, defentsa eta eraso on batekin, eta lanean jarraituko dugu. 5 partida geratzen zaizkigu, Melillako partida ahaztu behar dugu eta Madrilen berriro ondo jokatu”. Partida zaila izango da, “partida gogorra da, talde handi baten aurkakoa, talentuduna, baina guk ere talentu handia dugu. Gugan sinesten badugu, gogor jokatzen badugu, erreboteak hartzen baditugu, irabazteko aukerak izango ditugu. Estudiantes ez da talde garaiezina, talde handia dira eta gu ere bai. Zaila izango da, baina irabaz diezaiekegu”.