MEDIA DAY – AITOR ZUBIZARRETA

Gaur goizean Aitor Zubizarretak komunikabideen aurrean Burgosko partidaz eta igande honetako derbiaz hitz egiteko.

Zubizarretak denboraldi honetan sortutako taldearen balorazio positiboa egin du eta Burgoseko emaitza deitoratu du. “Akats dezente egin genituen bi aldeetan, eta zuzentzen baditugu, garaipena guretzat zen. Baliteke haiek gu baino hobeak izatea aurrekontuari dagokionez, baina uste dut talde gisa ez direla gu baino hobeak, eta han irabazteko aukera galdu dugula”.

Juaristi ISBren aurkako derbia berezia izango da, baina taldeak garaipenaren bidera itzuli nahi du lehenbailehen. “Partida berezia da, ezagun asko baitaude klubean. Talde borrokalaria da. Etxeko jokalari asko dituzte, izaera dutenak, eta garaipenaren bila doaz, baina gu ere garaipenaren bila joango gara. Partida gogorra izango da, iazkoa bezalakoa”.

Azkenik, Zubizarretak klubean bere bigarren urtea baloratu du. “Bigarren urtea askoz errazagoa  egiten da betia, pixka bat gehiago dena ezagutzen duzu eta. Fisikoki ere ondo nago, arazoak izan ditut, baina azken hiru partidetan ondo sentitu naiz”.