
07 Mar MEDIA DAY – AITOR ZUBIZARRETA
Gaur goizean Aitor Zubizarreta prentsaren ohiko egunean agertu da.
Zubizarretak igandeko garaipenaren ondore astea nola aurre egiten diote asteari kontatu du. “Taldea ondo dago, garaipenek lagundu egiten dute, baina uste dut ez garela garaipenen eta porroten mende dagoen taldea, astean zehar ondo entrenatu eta lan egiten dugu”.
Zubizarretak Palentzia, ostiral honetako aurkaria, eta bi etapa ezberdinetan aritu zen taldeari buruz hitz egin du. “Beti pozten nau Palentziara itzultzeak. Lagun asko ditut han, eta, gainera, edozein jokalarirentzat gozamena da pabiloi horretan jokatzea, beti dagoelako beteta eta giro oso ona dagoelako”.
Azkenik, bere bigarren urtean taldean nola dagoen kontatu du. “Eroso sentitzen naiz eta pozik nago egunerokoaz gozatzen ere, klub osoan giza talde oso ona baitugu. Hori ere pistatik kanpo transmititzen da eta horrek jokalari hobea egiten nau”.