
21 Mar MEDIA DAY – ANDER MARTÍNEZ
Gaur goizean Ander Martinez prentsaren ohiko egunean agertu da.
Ander pozik zegoen igandeko partidan taldeak lortu zuen garaipen handiaren ostean. “Ez nekien jokatuko nuen, joan den asteana gaizki nengoen eta gutxi entrenatu nuen. Oso pozik garaipenagatik batez ere, oso garaipen garrantzitsua baita arrazoi askorengatik”.
Juaristi ISBren aurkako derbia ere aztertu du. “Azpeitiko pabiloia bete egingo da, zarata sartuko du eta zaila izango da, talde honek ere gogor jokatzen duelako eta ez delako partida erraza izango. Derbia dela nabarituko da, urduritasuna egongo da, jendea egongo da eta ziur polita izango dela”.
Azkenik, denboraldian igarotzen ari den uneaz hitz egiten du. “Nik hobeto ikusten dut neure burua. Azken aldian tiro portzentaje baxu batekin nengoen. Orain une hobean nago tiroan eta beste guztian laguntzen saiatzen naiz”.