MEDIA DAY – ANDER MARTÍNEZ ETA RAUNO NURGER

Gaur goizean Rauno Nurger eta Ander Martinez prentsaren ohiko egunean agertu dira.

Lehenengoa Nurger izan da, bigarren itzulirako taldearen gakoa azpimarratuz. “Partidak defentsa on baten bidez irabazten saiatu behar dugu, hori baita gure gakoa. Argi dago saskiratu ere egin behar dugula, baina talde bezala jokatzen eta entrenatzailearen sisteman sinesten jarraitu behar dugu, horrela postu onean egongo baikara denboraldi amaieran”.

Pibotak bere lehen itzuliaren balorazio pertsonala egin du. “Nire jokoari begiratuta, hobeto egin dezakedala uste dut. Partida bat bukatu eta irteten naizenean ez dut inoiz pentsatzen gustura nagoenik egin dudan lanarekin. Bai, defentsan lan ona egiten ari naizela uste dut, eta nire kideei ere tarteak utz diezazkieket jaurtiketak egin ditzaten”.

Bestalde, Anderrek helburu argia du denboraldiko bigarren zatirako. “Bigarren itzuliari begira beheko taldeei irabazten jarraitzea da gure helburua, baita goikoei beste partidaren bat irabaztea ere. Ez gara konformatzen orain arte egindakoarekin, eta bigarren itzulia zertxobait hobea izatea nahi dugu”.

Era berean, bere jokoa hobetzen jarraitu nahi du. “Uste dut iaz baino pixka bat hobeto nagoela, sendoago eta apur bat iraunkorrago, errebote eta defentsa kontuetan laguntzen. Jaurtiketan asmatze gutxi egiten ari naizela uste dut, baina nik uste dut asmatzea iritsiko dela eta taldeari ekarpen handiagoa egin ahal izango diodala”.

“https://youtu.be/_irUIsKqWNY”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude