
16 May MEDIA DAY – BEN SIMONS
Gaur goizean, Gascan, Ben Simonsek, joan den ostiraleko partiduko MVPak, komunikabideen galderak erantzun ditu.
Iragan ostiraleko garaipenak, Castelloko porrotarekin batera, ligako azken jardunaldira Acunsa Gipuzkoa play offetarako aukerekin iristea ekarri zuen “Hilabete arraroa izan da, partida asko berdinduta, zailak… Ona da irabaztea eta oraindik play offetarako aukerak izatea. Inork ez daki zer gertatuko den. Liga eroa izan da, oso lehiakorra, ezustekoekin, egun batean beheko taulako talde batek goiko bati irabazten zion… Ikusiko dugu zer gertatzen den”.
Play offeko sailkapena ez dago bakarrik bere esku. Castellonen irabazi beharko du eta Valladolidek Palmaren aurka galtzea, “Egoera hobea izatea gustatuko litzaiguke, ez da horrela, baina ona da zerbaitegatik jokatzea. Castellora goaz aukerekin. Daukagun guztia eman behar dugu, eta irabaztea espero dugu”.
Azken txanpan egonda, Simonsek denboraldiaren balorazioa egin du, “gorabehera handiko denboraldia izan da, covid-aren eta irregularrak izan artean. Adibidez, Granadan irabazten dugun astean, gero Melillaren aurka galtzen dugu 60 puntu bakarrik sartuz. Egoera ikusten dugu eta oraindik aukerak izatea espero zena baino hobea da. Ezer jokoan ez genuen egoera batean egon naiz, baina orain aukerak ditugu, partida bizia izango da, Castellonek ere asko baitu jokoan. Pratekoaren antzekoa izango da, partida polita eta onenak irabaz dezala, gu izatea espero dugu”.
Azken hilabetean erdizka entrenatzen egon da orkatila bi aldiz bihurritu ondoren eta nola dagoen galdetu diotenean, Simonsek barre artean erantzun du, “Ondo dago, zahartzen ari naiz”.